Ridiculum bitae: Haritz Larrañaga Altuna,1976/03/22

1976ko martxoan jaio zen Haritz. Oso gaztetatik zuen olatuekin jolasteko zaletasuna eta Zarauzko hondartza hain hurbil izanda ez zuen aukerarik galtzen kortxoa hartu eta olatuetan ibiltzeko. Majina bat zigor jaso zituen lizeriketa egin gabe itsasoratzeagatik, baina alferrik zen, mutiko txiki harekin ez zegoen zer eginik.
Bederatzi urte zituela hasi zen izebek oparitutako taula batekin surf egiten (1985) eta Joseba Iriondo “Buttons” izan zuen irakasle. Buttons surfeko filmetan agertzen zen surflari bat zen eta harengatik zetorkion ezizena. Buttons estatu mailan izan den lehen surf irakaslea izan zen. Beraz, surf irakaskuntzan aitzindari izan zen irakaslea izan zuen Haritzek eta lan handia eman omen zion honi, izan ere Haritz bi aldeetara jartzen zen zutik eta alde bat aukeratu beharra zegoen.
Hamahiru urte zituela hasi zen surf txapelketetan parte hartzen eta arrakasta izan zuen, izan ere lortutako emaitza onen ondorioz sponsorrak lortu zituen eta surferako material hobea izateko aukera izan zuen. Hasiera batetan Logbook izeneko taulak ematen zizkioten, hauek Aitor Franzesena “Gallo” surflari eta taula egileak bideratzen zizkion eta beranduago Essus eta Quiksilver izan zituen babesle. Garai hartan hainbeste miresten zuen Tom Carroll ( Australiarra ) bezalako surflari profesionalak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuen.
Skatea ere gustoko zuen eta zenbait txapelketa ere irabazi zituen Zarautz, Donostia eta Oreretan, baina adinean aurrera geroz eta surf gehiago egiten zuen eta pixkanaka skatea uzten joan zen.
Lehen aldiz 14 urterekin hartu zuen hegazkin bat surf egitera joateko, Quiksilver taldeko kideekin (Eneko Acero, Jorge Inbert) joan zen Kanariar irletara. Ordutik birritan izan da han eta batez ere Lanzarote ezagutzen ba du ere, Gran Kanaria eta Fuerteventuran ere surf egin izan du.
Txapelketetan emaitza onak jaso zituen infantilen kategorian (14 urte arte) eta baita Junior ( 18 urte arte ) kategorian ere. 1991 urtean, 15 urterekin, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen eta urte bat beranduago Europako txapelketan bigarren postua lortu zuen esate baterako.
1994an, 18 urte zituela, sorosle moduan ibili eta gero, Zarauzko surf eskolan hasi zen lan egiten Gallo eta Topirekin (Mikel Troitiño), beti mirestu izan zituen Zarauzko bi surflari eta skater onenetarikoak ziren eta beti eredu izan zituen. Gainera beti laguntza handia jaso izan zuen haiengandik eta beraiekin asko ikasi zuen, beraz haientzat lan egin ahal izatea ohore bat zen.
Ordutik hona surf irakaskuntzan jardun da buru belarri eta egun Zarauzko Surf Eskolako zuzendari da Mikel Troitiñorekin batera. Noizean behin txapelketaren batetan parte hartzen du eta ahal duenean taulak hartu eta bidaiaren bat egiten du. Europako kosta ondo ezagutzen duela esan daiteke, Irlanda, Ingalaterra, Frantzia, Espainia eta Portugaleko olatuak dastatu ahal izan ditu eta Mikel Troitiñori esker Euskal Herriko kosta ezin hobeto ezagutzen du.
Bidaia luzeagoak ere egin izan ditu Australia, Indonesia, Mexiko, Argentina eta Txilera kasu, baina beti ez du bertako olatuetan aritzeko aukera izan. Australian eta Indonesian izan zenean (97/98) olatu bikainak harrapatzeko aukera izan zuen eta bidaia bat errepikatu beharko balu bi haietako bat aukeratuko luke ezbairik gabe.
Surf irakasle hasi zenetik (1994) ez du etenik izan ( 2003ko uda kenduta, Prestigeko hondamendiaren ondoren eskola itxita egon zen ) eta hasieratik maisu izan duen Mikel Troitiñorekin surf egiten irakasteko metodo desberdinak landu ditu irakaskuntza metodo on bat lortzeko helburuarekin, elkarrekin DVD bat ere argitaratu dute. Egun ikastaroez gain entrenamenduak ere lantzen ditu Mikel Troitiñorekin eta Filosofia ikasketak egiten dabil unibertsitatean.

 
Mikel Troitiño Berasategi. Donostian 1969-ko apirilak 14.

Zarautzek eskaintzen duen kirol giroan hezi zen Mikel. Besteak beste hondartzako futbola, txirrindularitza, mendia, patinetea eta txanperuarekin olatuak harrapatzen jardun zen bere gaztaroan. 12 urterekin Essus taula txiki bat erosi zion Ramiro Abaituari eta bere gainean belauniko egingo zuen surfa. Negurako neoprenoak belaunetan babesik ez zuenez, zutik surf egitera behartu zen. Gurasoen animoekin eta bere anai Xabierren teknikari esker taulak egiten hasi eta Nick Lavery, Iñigo Harina, Ioseba Iriondo eta Ibon Amatriainekin jardunez asko hobetu zuen. Iosu Urteaga, Iñigo Timon eta Kanguro bezalako surflariak izango zituen eredu. Hemezortzi urte zituela (1987) olatu eta esperientzi berrien bila Bali irlara joan zen Alberto de la Maza lagun
minarekin. Pukasentzat dendari lanak egin zituen eta surf txapelketetan arituz Euskadiko 4.open saria lortu zuen, Pukas eta Rip Curl laguntzaile zituela. 1990ean Hawaii-tik bueltan, gaur egun Haritz Larrañagarekin batera zuzentzen duen eta penintsula osoan aitzindari izango zen Zarauzko Surf Eskola sortu zuen Aitor Francesena eta Eli Berazadirekin. Garai haietan buru belarri murgildu zen surfaren esparru guztietan. Euskal Herriko Surf Federazioko lehendakari izan zen (1992-1996). Europako gazte txapelketetarako talde arduradun ere izendatu zuten eta Eneko Acero eta Haritz Larrañagaren lan bikainari esker Euskal selekzioa irabazle suertatu zen. Surf irakasleentzako ikastaroak eman zituen. Surf txapelketetan zuzendari moduan aritu zen eta epaile lanak ere egin zituen.
Iosu Urteagari esker bere mendirako irrika handitu zitzaion surfa eta mendia bere lanbide eta bizi ardatz bihurtuaz. Geroztik, surfa eta mendizaletasuna sustatzen jardun du. Hogeita zortzi urterekin Toulousera (Frantzia) joan eta kirol hezitzaileen lehen mailako agiria lortu zuen. Ondoren, eskalada, barrankoak, puenting-a, sky-a, snow-a eta espeleologia lanetan aritu zen. Surfa irakasteaz gain, mendi gidari bezala aritzen da Euskal Herriko Mendi Federazioan eta baita beste mendi elkarteetan ere. Bere garai hartako ekintza esanguratsuenen artean, Patagoniako izotz kontinentala zeharkatu, Andeetako eta Alpeetako eskaladak, eta Oslotik Helsinki-rako piraguan egindako bidaia ditugu.
1998an Alex Sanchez eta beste hainbat surflariekin batera Zarauzko Surf Elkartea sortu zuten. 2002. urtean surf entrenamenduak zuzentzen hasi zen eta berauen teknika eta didaktika hobetzearren psikopedagogia ikasketak burutu zituen. 2007an Zarauzko surfaren historio bat biltzen duen liburua argitaratzen du Lazaro Etxegaraiekin batera eta 2008an, surfean ikasteko eta hobetzeko liburuxka gei DVDak kaleratzen ditu Haritz Larrañagarekin batera.

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO SAKATU HEMEN
MAS FOTOS - MORE PHOTOS

zarauzko surf eskola



 
   
T: 943 019507 - E: info(arroba)surf-eskola.com
 
cursos - lessons - LEÇON history - historia - blog zse surf evaluacion - surf correction entrenamientos - training - formation quienes somos - who we are - des origines zarauzko surf eskola